Jade Enperadorea

Jade Enperadorea
Ezaugarriak
Jatorrizko izena玉皇上帝
Sexuagizonezkoa
BaliokideakShangdihjjjj (en) Itzuli eta Jainko
Familia
Seme-alabakNüwa (en) Itzuli

Jade enperadorea, (Txineraz: 玉皇; pinyin: Yù Huáng edo 玉帝, Yù Dì) baita Zeruetako Aitona edo Dukea (天公, Tiān Gōng), Jade Jauna, Enperadore Gorena edo Jade Enperadore Handia (玉皇上帝, Yu Huang Shangdi edo 玉皇大帝, Yu Huang Dadi) bezala ezaguna; txinatar kultura, erlijio tradizional eta mitologiako lehen jainkoaren (太帝 tài dì) irudikapena da. Ekialdeko Asian zehar pertsonai beraren errepresentazio ezberdinak aurkitu daitezke: Ngọc Hoàng Thượng đế (edo Ông Trời, Zeruetako Jauna) Vietnameko herri-erlijioan, Haneullim (하늘님, Zeruetako Jauna) Korear mitologian eta Śakra kosmologia budista txinatarrean.[1]

Jade enperadoreak zeruan eta lurrean gobernatzen du, lurreko enperadoreek egun batean Txina gobernatu zuten bezala. Bera eta bere gortea zeruko burokraziaren zati dira, zeinak, antzinako Txinaren imitazioz, giza bizitzaren alderdi guztiak gobernatzen baititu. IX. mendetik familia inperialaren patroia ere izan zen.

Txinako tradizioan, tradizio budistako Sakrarekin alderatu ohi da.

Rea krater bat, Saturno planetako ilargi bat, Voyager 2 espazio zundak aurkitua, Jade Enperadorearen izenarekin bataiatua izan zen.

Teologia taoistaren arabera, Jade enperadorea Yuanshi Tianzun edo Jadezko Argiaren laguntzailea zen, Taoismoko panteoia osatzen duten hiru jainko garrantzitsuenetako (Hiru Argiak edo Garbiak) bat.

  1. (Ingelesez) Eng, Khoo Boo. (2014-04). A Simple Approach To Taoism. Partridge Singapore ISBN 978-1-4828-9530-8. (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search